Berriak
Atzealdea

Bihar hasiko dira Atsegindegi plazaren estalpea berritzeko lanak

1
Estalkia alboetan zabalduko da eta babes espazioak (materialarentzako biltokiak eta publikoarentzako harmailak) sortuko dira. Obrari esker lortu nahi da espazioa argiagoa izatea eta akustika hobetzea. Plazaren espazio estaliaz gain, estalkitik kanpo gelditzen den gunean dauden altzari urbanoak ere berrantolatuko dira, eremu hori herritarren elkargune izateko asmoz.

2019·09·30


2005ean eraiki zen Atsegindegi plazak egun duen estalkia, baina erreforma baten beharra zegoela ikusi zen eta berritzeko proiektua landu zuen Udalak duela hilabete batzuk, herritarren eta herriko zenbait elkarteren parte-hartzearekin.

Obrari esker lortu nahi da espazioa argiagoa izatea eta akustika hobetzea.

Plazako 1.200 m2 inguru babesten du egungo estalkiak. Jatorrizko egitura mantenduko da baina materiala aldatuko da. Polikarbonatozko geruza bat jarriko da tramo zentraletan, argia pasatzen uzteko; era berean, akustika hobetzeko beste esku-hartze batzuk egingo dira. Horrekin batera, egungo argiztapena ere berrituko da eta energetikoki eraginkorragoak diren LED sistema jarriko da.

Horretaz gain, estalkia alboetan zabalduko da eta babes espazioak (materialarentzako biltokiak eta publikoarentzako harmailak) sortuko dira.

Iparraldeko fatxadan babes sistema labainkorra ezarriko da (gillotinaren modukoak) eguraldiaren arabera irekita edo itxita eduki ahal izateko. Alde honetako baranda kristalezkoa izango da argi naturala ahalik eta hoberen aprobetxatzeko.

Plazaren espazio estaliaz gain, estalkitik kanpo gelditzen den gunean dauden altzari urbanoak ere berrantolatuko dira, eremu hori herritarren elkargune izateko asmoz.

 

1