Agenda
Atzealdea

AURKEZPENA: "Hernani 2021" urtekaria

20:00etan, Biteri kultur etxean
22 ABE

Urte zail honetan ere “Hernani” urtekariak ez du hutsik egin, eta datorren asteazkenerako, abenduak 22, “Hernani 2021” urtekariaren aurkezpena programatuta dago, Biteri kultur etxean izango da, areto nagusian.

Guztira 9-10 artikuluk osatzen dute aurtengo argitalpena:

    • Putzuzarreko trikuharriaren ikerketa arkeologikoa (Manu Zeberio - Jesus Tapia; ARANZADI Zientzia Elkartea, Historiaurreko Arkeologia Saila).
    • Mendiriz Mendi, 75. urteurrenera heldu gara! (Mendiriz Mendi Elkartea).
    • Duela 46 urteko kontuekin bueltan... Zikuñagako ermita (José Luis Aperribay Madinabeitia).
    • Reconstrucción de la Ermita de Zikuñaga (Xabi Arraztio Ortiz, arquitecto – Eneko Uranga, arquitecto).
    • Igeriketaren ariak Hernanin ez du etenik (Iñigo Goñi Iradi).
    • Santa Barbarako putzua: iraganean murgildu etorkizuna bilatzeko (Iñaki Sanz-Azkue).
    • Ruth Martin Apezetxea gogoan (hainbat egile).
    • Kulturarteko Plaza Feministak ateak zabaldu ditu! (hainbat egile).
    • Hernani, crónica 2019- 2020ko kronika.

Ekitaldian bertan banatuko da urtekaria, ale bana pertsonako.

Indarrean dauden babes neurri guztiak bermatzea beharrezkoa izango da: COVID ziurtagiria eta NAN aurkeztea, eta musukoa erabiltzea, besteak beste.