Berriak

Atzealdea Aurtengo udan, kirol jarduerak egiteko aukera gehiago Hernaniko nerabe, gazte eta familiek

Aurten lehenengoz paddle surf eta snorkel jarduerak ere eskainiko dira

2026·05·18


Hernaniko nerabe, gazte eta familiek sekula baino aukera gehiago izango dute aurtengo udan kirol jarduerak egiteko. Izan ere, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izango da ikastaro eskaintza. 

Gainera, piragua eta eskaladaz gain, nerabeentzako eskaintza handituko da aurten eta lehenengoz, snorkle eta paddle surf ikastaroa egiteko aukera izango dute 12-17 urte arteko hernaniarrek. 

Ekaineko ikastaroetan, nobedadea

Ekainaren 1etik 5era, piragua ikastaroak izango dira nerabeentzat (12-17 urte) eta gazteentzat (18-30 urte). Horrez gain, piraguarekin irteerak izango dira nerabe eta gazteentzat ekainaren 6an. 

Eskaladako ikastaroa ekainaren 8tik 12ra izango da, kasu honetan ere gazte eta nerabeentzat. Paddle surf eta snorkle ikastaroa, berriz, ekainaren 15etik 19ra izango da (nerabeentzat).

Ekainaren 13an eta 20an, familien txanda izango da. Piragua irteerak izango dira bi egun horietan, bi txandatan: 10:00-11:30 eta 11:30-13:00.

Hurrengo hilabeteetarako eskaintza

Uztailean, familientzako piragua irteera izango da (uztailak 18) eta abuztuan halako beste bi izango dira (abuztuaren 1ean eta 22an). 

Gainera, eskalada eta piragua ikastaroak eta irteerak izango dira abuztuaren 24tik irailaren 5a arte, nerabe eta gazteentzat. 

Izen-ematea, gaurtik zabalik

Izen-ematea gaur zabalduko da, uda osoko eskaintzarako. Online egin beharko da. 

Ikastaro guztiak doakoak izango dira, eta euskaraz. Izen-emate gehiago badaude plaza baino, zozketa egingo da. Parte-hartzaileei beharrezko materiala udalak bermatuko die. 

Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteria sailak antolatzen du eskaintza hau, Kaxkardi elkartearekin laguntzarekin.