Berriak

Atzealdea Auzo Birako aktak Udalaren webgunean argitaratu dira

2026·03·27


Auzo Bira bukatutakoan Udalak adierazi bezala, auzoetan egindako bileretako aktak publikatu ditu Hernaniko Udalak webgunean.

Udal Gobernu taldeko zinegotziek zazpi saio egin zituzten urtarrilean auzotarrekin aurrez aurre hitz egiteko. Horietan guztietan hitz egindakoak, emandako azalpenak eta jasotako ekarpenak daude bilduta aktetan, parte hartu zutenek gorde ahal izateko eta bereziki, bertaratzerik izan ez zuten auzotarrek ere hitz egindakoaren berri izan dezaten.