Berriak
Atzealdea Auzo elkarteek kultur jarduerak antolatzeko eta funtzionamendurako laguntzak eska ditzakete
Udalak 158.500 € bideratuko ditu auzo elkarteen jardunera
2026·03·31
Auzo elkarteek auzoetako festak, Kultur Bira, kultur jarduerak eta lokalaren alokairua ordaintzeko dirulaguntza eskatzeko epea ireki du Hernaniko Udaleko Kultura sailak.
Guztira, 158.500 € bideratuko ditu Udalak auzo elkarteen jarduna laguntzera.
Apirilaren 30a arte izango dute eskaera egiteko aukera, online zein aurrez aurre.
Informazio guztia, Kultura sailera deituta (943 55 29 62) edota webgunean.


