Berriak
Atzealdea

Auzoetako ikastaroetan sormenerako bide berriak ezagutzeko aukera eskainiko da haurrei

Hilabete honetan estanpazio tailerra landuko du Berexiartek

2023·11·06


Hernaniko Kultura sailak herriko auzoetan haurrei eskaintzen dizkien urteroko ikastaroetan sormenerako bide berriak ezagutu ditzaten eskaintza egin du aurten.
 
Lehenengo tailerra hilabete honetan izango da, Uxue Bereziartua Berexiart-en eskutik eta estanpazio teknika erakutsi eta praktikan jarriko ditu tailerrak eskaintzen diren auzoetan. Dagoeneko hasi da estanpazio tailerra, urriaren 31n Txantxilla auzoan egindako saioarekin. Datozen asteetan Zikuñagan, Latsunben, Karabelen, Etxeberrin, Portun, Lizeagan, Elizatxon eta Ereñotzun ere egongo da.