Berriak
Atzealdea
Auzozaintza sare publiko-komunitarioaren programa aurkeztu du alkateak Eusko Legebiltzarrean
Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea Eusko Legebiltzarrean izan da, gaur, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Batzordeko saio batean, auzozaintza sare publiko-komunitarioaren aurkezpena egiten.
2022·05·27
ARGAZKI-OINA. Egilea: Eusko Legebiltzarra / Parlamento Vasco
Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Batzordean, Hernanikoaz gain, garapen jasangarriaren aldeko beste proiektu eredugarri batzuek ere hartu dute parte, hala nola, Kardala (Mutrikuko Akuakultura Eskola), Errez (basoen kudeaketa jasangarriaren aldeko kooperatiba), Biolur (Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan), Berreibar (industria eraikin hutsak birgaitze proaktiboa sustatzen duen proiektua).