Berriak
Atzealdea Ave Maria parkean urmaela sortzeko auzolana
2024·11·04
Hernaniko Udaleko Ingurumen sailak, Hernani Burujabeko Sagarreta natur taldeak eta Aranzadi Zientzia elkarteak indarrak batu eta auzolanean Ave Maria parkean urmael hezitzailea sortuko dute.
Ostegun eta ostiral honetan (hilak 7 eta 8), Aratz, Elizatxo, Langile eta Urumea ikastetxeetako ikasleek emango dituzte urmaela sortzeko lehenengo urratsak, Aranzadiren urmael hezitzaileeen sarearen baitan eta Hernani Natura Herria egitasmoarekin lotuta.
Larunbatean, herritarren auzolana
Ikasleek hasitako lana auzolanean bukatzea da asmoa. Horretarako, edozein herritarrek parte hartzeko deialdi irekia egin nahi dugu larunbaterako (hilak 9).
10:00etatik 12:00etara elkarrekin urmaela osatzeko deia egiten dugu. Biltzeko puntua Ave Maria parke pasarelan izango da elkargunea.