Berriak
Atzealdea Azaroko Hartu kalea!-n, personal shopper bat estilismoarekin jolastu nahi duten herritarren bila ibiliko da
2025·11·05
Hilaren 14an, ostirala, Hartu kalea! egun berezia izango da, Udalak eta Berriak elkarteak antolatuta. Hartu kalea!-ren hurrengo ostirala moda eta osagarriak izango ditu protagonista.
Giro eta saltsa berezia sortuko da kaxkoko kaleetan. Joseba Olagarai personal shopper lanetan ariko da, beren estilismoarekin jolasteko gogoa duten herritarren bila ibiliko baita.
Hartu kalea! berezi honen helburua, "Hernaniko moda-eskaintza zabala erakustea eta dendariek ematen duten tratu pertsonala eta aholkularitza balioan jartzeko".
'Total look'-k herriko zortzi dendatan
Goiz etaa arratsaldez, Joseba Olagarai personal shopper-ak beren irudiarekin eta estilismoarekin jolastu nahi duten herritarrak dendetara eramango ditu eta merkatariek total look pertsonalizatuak diseinatuko dituzte herritar horientzat. Aukeratutako arropak etxera eramango dituzte.
Goizez, 10etan hasiko da ekimena Gudarien plazan. Arratsaldeko saioa, berriz, 16:00etan Zinkoenean. Gonbidatu berezi batzuek ere parte hartuko dute ekimen honetan. Ekimena zuzenean jarraitzeko aukera izango da sare sozialetan (@hernaniko_plaza eta @hernanidendak instagrameko kontuetan).
Herriko zortzi dendak parte hartuko dute ekimen berezi honetan: Eukeen arropa-denda; Hiru haurren arropa-denda; Hoki lentzeria; Laket arropa-denda; Mahuka arropa-denda; Marna osagarriak eta konplementuak; Urrats oinetakoak eta Valen arropa-denda.
Hartu kalea!, hilean ostiral bat ibilgailurik gabe
Hartu kalea! egitasmoa ekainean jarri zen martxan, erdiguneko bizitza komertzioala hobetzeko asmoz. Urtea bukatu arte, proba pilotua da.
Hilean ostiral batez, goizeko 10etatik aurrera kaxkoko kaleak ibilgailuentzako itxita egoten dira, "herrigunea erosketak egiteko erosoagoa eta seguruagoa bihurtuz, merkataritza txikia sustatzeko".


