Berriak

Atzealdea Azken epaia salatzeko eta euskarak justizia behar duela aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Hernaniko Euskararen Kontseiluak bihar eguerdirako elkarretaratzea deitu du, epaiaren kontra

2025·07·18


UEMAren Zuzendaritza Batzordeko kideek agerraldia egin dute Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia salatzeko. Epaia larria dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten dienez, elkarretaratzeko deia egin dute larunbat honetarako, uztailak 19, udaletxeen aurrean. Udalei, euskalgintzako eragileei eta herritarrei ere dei egin diete, epai hau salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera atera daitezen.

Axier Mingo Hernaniko Euskara zinegotzia UEMAko zuzendaritza batzordeko kide da.

Horregatik, UEMAk kide diren 118 udalei dei egin die, epai hau salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera atera daitezen, Euskararekin bat lelopean. Epaiaren larritasunak merezi du kalera ateratzea, gure eskubideen defentsan.

Hernaniko Euskararen Kontseiluaren deialdia

Hernaniko Euskararen Kontseiluak ere bat egin du UEMAren deialdiarekin. Hernaniko herritar guztiak dei egin ditu bihar, uztailak 19, 12:00etan Gudarien enparantzan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.