Berriak
Atzealdea

Azken ordua. Covid-19

2020·07·28


2020/07/28 asteartea

10:00:  Osasun Sailarekin lankidetzan Hernaniko eraikin bat konfinatu da bertan konfirmatutako positibo batzuen ostean.
Eraikin horretan bizi diren bizilagunak kutsatuta ote dauden jakiteko konfinatu da eraikina. Bertan bizi direnei frogak egingo dizkie Osakidetzak eta emaitzen araberako neurriak hartuko dira jarraian.
Hernaniko Udalak lasaitasunez eta arduraz jokatzeko deia egiten die herritarrei, egoera profesionalen esku baitago eta beharren arabera informatuta eta hartu beharreko neurriak jakinaraziko baitzaizkie ohiko bideetatik.

14:30:  Bizilagun guztiei froga egin die Osakidetzak. Emaitzak biharko espero dira.

 

2020/07/29 asteazkena

10:00 Emaitzak jaso dira eta atzo bizilagunei egindako froga guztiak negatibo eman dutenez, eraikina dagoeneko ez dago isolatuta. Udalak eskerrak eman nahi dizkie eraikineko bizilagunei eta hernaniarrei izan duten jarrera eredugarriagatik.