Agenda
Atzealdea

AZTERKETARAKO LAGUNTZA: Ahozko azterketarako laguntza udal euskaltegian

10:00-12:00etara edo 18:30-20:30. Doakoa da.
9 EKA

Egin behar al duzu HABEren lehenengo deialdiko B1, B2 edo C1 maila egiaztatzeko ahozko azterketa? Hala bada, etor zaitez udal euskaltegira ekainaren 9an, eta bertan izango gaituzu 10:00etatik 12:00etara edo 18:30etik 20:30erako tarteetan hainbat aholku emateko ahozko azterketa arrakastaz egin dezazun. Ordutegi horren barruan etorri nahi duzunean. Edonorentzat, DOAN! Anima zaitez!

Helbidea: Karobieta auzoa, 63 (anbulatorio zaharra).
Telefonoa: 943 33 18 96.
E-mail: euskaltegi@hernani.eus