Berriak
Atzealdea
COVID-19aren intzidentzia tasa altua dela eta, 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarrak PCR probak egitera deitu ditu Osakidetzak
COVID-19ak Hernanin duen intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa da eta, hori dela eta, Osasun Sailak erabaki du baheketa bat egitea 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarren artean. Gaur 15:00etatik aurrera har daiteke hitzordua. Ikasleek ez dute hitzordurik hartu behar, proba ikastetxeetan bertan egingo zaielako
2020·11·01
Probak astelehen arratsaldetik asteazkenera bitartean egingo dira. Ikasleek haien ikastetxeetan egingo dute proba, beraz, ez dute hitzordua hartu behar. Gainontzekoek aurretiko hitzordua egin beharko dute, gaur 15:00tik aurrera:
-HERNANIko osasun zentroa: 943 00 66 66
-Osasun-aholkuan: 900 20 30 50
Osakidetzaren informazioa kontsultatu
Bihartik aurrera baheketa egingo da 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarren artean. Ikasleek haien ikastetxeetan, beste guztiek, kiroldegian. pic.twitter.com/EbU1UNnIyK
— Hernaniko Udala (@hernanikoudala) November 1, 2020