Berriak
Atzealdea

Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak, Hernanira bisitan

Baionako Etxepare Lizeoko 120 ikasle etorri dira, gaur, Hernanira bisitan. Victor Hugo eta Edmond Rostan idazle eta antzerkigileak ikasten ari dira eta bi sortzaile horiek Hernanirekin lotuta egin zituzten lanak direla eta, -Victor Hugoren "Hernani" antzerki-lana eta Edmond Rostand-en "Un soir à Hernani" olerkia- herria bertatik bertara ezagutzera etorri dira. 15-16 urteko ikasleak eta irakasleak udaletxea bisitatu dute goizean eta, ondoren, Hernaniko Institutuko ikasleekin topaketa egin dute.

2022·05·25