Berriak

Atzealdea Beñat Iturriozen eta Tamara Garciaren ikus-entzunezko proiektuek jaso dituzte Udalaren sorkuntza bekak

2024·11·26


Udaleko Kultura sailak Hernaniko sortzaileentzako sorkuntza beka aurten bi sortzaile hernaniarren proiektuei eman die.

Beñat Iturriozek Enarak ikus-entzunezkoaren produkzio lanetarako 7.340€ko laguntza jaso du. Lana Bilboko Zinebi nazioarteko jaialdian estreinatu berri da.

Tamara Garciak, berriz, Hauek ez dira orbainak ikus-entzunezkoa sortuko du Udalaren sorkuntza bekarekin (5.000 €). Gazte migratzaileen zaurien inguruko lana egingo du, AMHER-Sos Arrazakeria elkartearen bueltan dabiltzan gazteekin eginez lanketa. Gisa honetako lan bat egina du aurretik Marseillan (Frantzia), gazte migratzaileekin.