Berriak

Atzealdea Behin-behineko mugikortasun aldaketak Lizeagan

Ur-sarea berritzeko obrek iraun bitartean, bidegorriaren zati bat kotxeentzako aparkaleku izango da, eta bizikletentzako ordezko ibilbideak egongo dira

2026·08·31


Herritarren ur-hornidura zerbitzua hobetzeko helburuarekin, Lizeaga auzoan ur-hornidura sarea berritzeko lanak martxan daude. Lanek datozen hilabeteetan jarraipena izango dute.

Obrak behar bezala gauzatu ahal izateko, mugikortasunean behin-behineko aldaketak ezarri dira Lizeaga kalean. Hala, Lizeaga kalearen bukaerako bidegorria erabileratik kanpo geratuko da lanek iraun bitartean, eta haren espazioa behin-behineko aparkaleku gisa egokituko da, inguruko aparkaleku eskaintza mantentzen laguntzeko.

Era berean, bizikleten joan-etorria bermatzeko, goranzko noranzkoa Lizeaga kaletik egingo da, eta beheranzko ibilbidea Antsorena Anaien kaletik (kotxeek Lizeagara goialdetik sartzeko duten errepidetik) bideratuko da.