Berriak
Atzealdea

Beterri Buruntzako Mankomunitatea, gero eta gertuago

Hernaniko Biteri kultur etxean elkartu ziren astelehenean Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletako zinegotzi guztiak eta bertan eman zuten Beterri Buruntzako mankomunitatea eratzeko prozesuan funtsezko pauso bat. Bi erabaki garrantzitsu hartu zituzten: estatutuak onartzea eta egoitzaren kokapena. Legezko prozedura guztiak jarraitu behar dira orain eta, dena ondo bidean, Mankomunitatea 2021ean osatuko da eta Hernanin izango du egoitza.

2020·07·14


Beterri Buruntzako Mankomunitatearen Kronologia

-2012an eskualdea osatzen duten sei herriek -Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil- hitzarmena sinatu zuten Tokiko Garapenerako proiektuak aurrera eramateko.

-2019an Beterri Buruntzako mankomunitatea sortzeko konpromisoa hartu zuten herri guztietako udalbatzarrek eta, horretarako, sei herriotako ordezkari banarekin Batzorde Sustatzailea sortu zuten.

-Batzorde Sustatzaile horren misioa izan da Mankomunitatea eratzeko pausoak ematea. Orain arte Mankomunitateak izango dituen estatutuak adostu dira.

-2020ko uztailaren 13an: eskualde osoko zinegotzi guztien Batzar Orokorra egin da Biteri kultur etxean. Erabakiak:

    • Estatutuak aho batez onartu dira. Orain jendeaurrean jarri dira eta, epe hori amaituta, sei udalerrietako udalbatzarretan berresti behar da erabakia. Helburua da 2021. urtearen hasierarako Mankomunitatea eratzea.

    • Mankomunitateak egoitza Hernanin izango duela ere onartu da.