Berriak
Atzealdea Bi igeltsero eta elektrikari bat kontratatuko ditu Udalak Tokiko Enplegu Planaren bidez
2024·11·22
Hernaniko Udalak Tokiko Enplegu Planaren bidez bi igeltsero eta ofizial elektrikari bat kontratatuko ditu. Hiru lanpostuetarako izen-ematea gaurtik dago irekita, Lanbideren bitartez.
Bost hilabeteko kontratuak izango dira, langabezian dauden Hernanin erroldatutako herritarrei zuzenduak. Lanbiden alta emanda egon beharko da eta euskaraz hitz egiten jakin. Emakumezkeok lehentasuna izango dute lanpostua eskuratzeko orduan.
Lanpostu hauei buruzko informazio gehiago nahi duenak, 943 33 50 21 telefonora deitu dezake.
IZENA EMATEKO: