Berriak
Atzealdea Bidebieta plazako jolas parkea berritu du Udalak
46.800 € pasatxoko inbertsioa egin da
2026·02·02
Bidebieta plazako jolas parkea berritu du Udalak. Iaz hondar-txokoa berritu ondoren, orain haurrentzako parkeko jolasak berritu dira. Honela, haurrentzako parkea erabat berritua geratu da.
Parke zaharreko etxetxoa berritu eta margotu ere egin da. Kokapen berria Langile ikastolako zuzendaritzarekin adostu da.
Udalak 46.839,83 € inbertitu ditu hobekuntza lan hauetan.


