Berriak
Atzealdea Bigarren eskuko bizikleten azoka berezia izango da azaroaren 8an
2025·10·28
Azaroaren 8an (larunbata), bigarren eskuko bizikleten azoka berezia antolatu du Udalak. Azoka Urbieta kalean izango da, 10:30etik 13:30era (euria eginez gero, Atsegindegin).
Bizikletez gain, mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten objektuak eta osagarriak trukatu, saldu edo erosteko azoka izango da: patinak, patineteak, kaskoak, jantziak... Materialak egoera onean egon beharko du.
Azokarako bizikletak eta osagarriak egunean bertako jaso dira tokian bertan (9etatik 13:30era). Norberaren datu pertsonalak eta bizikletarenak jasoko dira eta salmenta prezioa finkatu (gehienez, 300 €).
Informazio gehiago:
Berrerabilpen zentroa (Nafar kalea, 19)
Telefonoa: 681 741 633/943 506 341


