Agenda
Atzealdea

BILERA INFORMATIBOA herriko nekazari eta abeltzainentzat

12:00etan, Gabriel Zelaia eraikinean (Florida). Herriko lehen sektorea biziberritzeko plana aurkezteko bilera.
18 OTS

Lehen sektorea biziberritzeko plan bat lantzen ari da Udala eta plan horren detaileak herriko nekazariei eta abeltzainei zuzenean aurkeztu nahi dizkie. Plan horren helburu nagusia da bertako produktuen ekoizpena, salmenta eta kontsumoa sustatzea eta, hori lortzeko, proiektu batzuk lantzen ari dira jada.

Proiektuak eta horiek gauzatzeko eskainiko diren dirulaguntzak bideratzeko herriko nekazarien eta abeltzainen elkarte bat sortzea da asmoa.

Proiektu horren berri emateko bilera-aurkezpen bat egingo da datorren ostegunean, hilaren 18an, 12:00etan, Gabriel Zelaia eraikinean (Florida auzoa). Lehen sektorean aritzen diren herriko nekazari eta abeltzain guztiak gonbidatuta daude.