Berriak
2024·09·03
Biteri Kultur Etxeko aurtengo ikastaroen eskaintza etxeetara iristen ari da egun hauetan. Ostiraletik aurrera (irailak 6) izen-emateak hasiko dira, hilaren 17a arte. Izen-emateak Biteri Kultur Etxean bertan (ordutegia: 09:00-13:00/16:00-20:00) edo online egin beharko dira.
Haur, gazte eta helduentzako ikastaroak
Ikastaroak haurrentzako eta helduentzako izango dira. Guztira, 20 ikastaro emango dira. Haurrentzako (3-12 urte) izango dira horietako lau: dantza (hip-hop eta funky-a); sormenarekin jolasean; pintura-marrazketa eta antzerkia.
13 eta 17 urte arteko gazteentzat, berriz, beste bi ikastaro izango dira: marrazketa eta dantza (hip-hop eta funky-a).
Helduentzat, aldiz, 14: egur taila; pintura; zeramika; patchwork-a; altzarien itxura berritzea eta aldatzea; arropa konponketa eta patroigintza; antzerkia; dantza garaikidea; dantza latinoak; tai chi kung-a; mindfulnessa; yoga; argazkigintza digitala eta sukaldaritza.
Plaza kopurua gainditzen den ikastaroetan, zozketa
Plaza kopurua baino pertsona gehiagok izena ematen duten ikastaroen kasuetan, zozketa egingo da irailaren 19an.
Informazio osoa etxeetara bidalitako liburuxkan edo kultura.hernani.eus-en aurki dezakete herritarrek.
Haurrentzako, tailerrak auzoetan eta Ereñotzun
Sei eta 12 urte arteko haurrentzako, auzoetan eta Ereñotzun ere eskulan tailerrak izango dira, dohainik. Antziola; Elizatxo; Etxeberri; Karabel; Latsunbe; Lizeaga; Martidnegi; Portu; Txantxilla; Zelabide eta Zikuñagako haurrentzako antolatu dira tailer hauek.
Kasu honetan, izen-ematea auzo elkarteetan egin beharko da ostiraletik hilaren 26a arte.
Informazio gehiago kultura@hernani.eus-en jaso daiteke.