Berriak

Bizigune programan parte hartzen duten etxejabeek %99ko hobaria jasoko dute

2024·10·01


Hernanin hutsik duten etxebizitza Bizigune programara bideratzen duten etxejabeek %99ko hobaria jasoko dute 2025ean. Pasa den asteko udalbatzarrak 2025eko ordenantza fiskalak onartzerakoan hartu zuen erabaki hau.

Bizigune Alokabideren programa bat da, etxebizitza alokairu babestuan merkaturatzeko. Programaren helburua jenderik gabeko etxebizitzei erabilera soziala ematea da, ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda dauden pertsona eta familiei sarbidea erraztuz.

Alokabidek berme batzuk eskaintzen dizkio etxejabeari. Besteak beste, errenta bat kobratzea hilean behin kontratuak irauten duen bitartean, eta konpromisoa etxebizitza egoera onean itzultzekoa.

Hernanin etxebizitza hutsa dutenak Bizigune programan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak.