Berriak
Atzealdea

Bizikleta aparkaleku estalia martxan da Urbietan

1
Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaile prozesuan hernaniarrek auzoen eta erdigunearen arteko mugikortasuna errazteko, bizikletak gordetzeko kaiola itxiak jartzea proposatu eta hautatu zuten 2020an.

2022·08·01


Gaur aurkeztu dute aparkalekua Mattin Aldaia Olasagasti ingurumen zinegotziak eta Tamara Zapiain Garcia teknikariak. 

"Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaile prozesuan hernaniarrek auzoen eta erdigunearen arteko mugikortasuna errazteko, bizikletak gordetzeko kaiola itxiak jartzea proposatu eta hautatu zuten 2020an". Aparkaleku seguruaren helburua bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea da.

Erronka hau bat dator, besteak beste, Hernaniko Energia Jasangarriaren Ekintza Planaren 4. ildoarekin; mugikortasunarekin, alegia. Eta, bereziki, 4.2.3 neurriarekin “Bizikleta bidezko mugikortasuna hobetzeko eta bultzatzeko programa bat ezartzea”. Zapianek dio "Aparkalekuaren kokapena, Urbieta kalea, egunero joan-etorri askoren helmuga da, eta kiroldegitik eta anbulatoriotik gertu aurkitzen da, baita Kaxkotik ere " Bizikleta ez erabiltzearen arrazoitzat eguraldi txarra aipatu izan da, edota kalteak edo lapurretak jasateko beldurra. Honengatik guztiagatik, Hernaniko udalak jarritako aparkalekuan erabiltzaileek babesean izango dute haien bizikleta.

Eusebio Puebla PVerde enpresako teknikariak esplikatu du aparkalekuaren erabilera. Aipatutako erakarpen-guneei lotutako txandakako aparkaldia izango da helburua. Beraz, bizikletaren aparkatzea denbora mugatua izango du, 3 egun (72 ordu), bizikleten txandakatzea bermatzeko. Bizikleta aparkaleku modulua mugigarria da, itxia, sarrera-kontrolduna eta bideoz zaindutakoa. Era berean, erabiltzeko erraza eta segurua da. Aparkaleku gune berriak doan eskaintzen du bizikletak leku seguru, kontrolatu eta zainduan uztea. Edonork erabili dezake, eskuragarri dagoen Pverde aplikazio mugikorraren bidez edo web bidez alta emanda. Erabiltzaileek denbora errealean ezagutu dute aparkalekuaren egoera eta erabilera-maila zein den. Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabili daiteke. Erregistratutako erabiltzaileek aparkalekua ireki ahal izango dute app mugikorraren bidez edo sarrerako atean instalatutako zenbakizko teklatu baten bidez.

Aparkalekuak bizikleta elektrikoak kargatzeko entxufea ere badu. 

1