Agenda
Atzealdea
Bizikleta konpontzeko oinarrizko mekanika ikastaroa
Ikastaro honetan bizikleta mekanikaren inguruko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira. Bizikletaren oinarrizko konponketak eta mantenua nola egin. Saioek teoria eta praktika konbinatuko dute.
18
IRA
20
IRA
Lekua: Biteri kultur etxean
Ordua: 17:30 – 19:30
Iraupena: 6 orduko ikastaroa da, 3 egunetan banatuta eta egun bakoitza 2 orduko iraupenarekin.
Parte-hartzaileek ez dute ezer eraman beharko, baina euren bizikletak eramaten badituzte positiboa da bizikleta ezberdinen berezitasunak ikusi ahal izateko.
Ikastaroa doakoa da.
Izen-ematea derrigorrezkoa da:
943 33 70 31 / ingurumena@hernani.eus