Berriak
Atzealdea

Bizikletan eta patinean ibiltzen ikasteko eta bizikletak konpontzeko ikastaroetan izena emateko epea irekita dago

Urtero bezala, mugikortasun jasangarria sustatzeko Mugikortasun Astea antolatzen ari da Udala. Hori dela eta, zenbait ekitaldi izango dira hilaren 19tik 23ra bitartean. Ekitaldi horietako batzuetan parte hartzeko derrigorrez izena eman behar da.

2022·09·05


ARGAZKI-OINA: Kalapie elkarteak Donostian antolatutako ikastaro baten irudia.

1.- BIZIKLETA IKASTAROA HELDUENTZAT

Bizikletan ibiltzen ikasteko edota segurtasunez trebezia berreskuratzeko ikastaroak.

- Ikastaro 1: astelehen asteazken 16:30 - 18:00

- Ikastaro 2: astearte ostegun 18:00 - 19:30

Kalapie elkarteak emango ditu ikastaroak.

Izen-ematea:

Telefonoak: 943 451 511 eta 629 271 481

E-posta: kalapie@kalapie.org
 
2.- OINARRIZKO MEKANIKA BIZIKLETA KONPONKETA

Kalapie elkarteak emango du ikastaroa.

Izen-ematea

Telefonoak: 943 451 511 eta 629 271 481

E-posta: kalapie@kalapie.org

Tailerreko azalpenak emateko antolatzaileek beraien bizikleta bat eramango dute. Ez dute bizikletarik konponduko, baina zalantzak edo galderak egiteko aukera izango da.
 

3.- PATIN IKASTAROA

3 eguneko ikastaroa da, eta ume zein helduei zuzenduta dago (maila guztietako erabiltzaileei, patinean ibiltzen jakin edo ez).

Izen-ematea

ingurumena@hernani.eus

943 33 70 31

EGITARAUA