Berriak

Atzealdea Bizikleten bigarren eskuko azoka izango da maiatzeko lehenengo larunbatean

Materiala eraman nahi duenak, egunean bertan izango du aukera

2026·04·30


Maiatzeko lehenengo larunbatean, hilak 9, bigarren eskuko azoka izango da berriz ere Urbieta kalean (euria eginez gero, Atsegindegin), baina oraingo honetan azokaren zati bat bigarren eskuko bizikletentzako izango da. 

Bigarren eskuko bizikleta azokan bizikletez gain patineteak edota bizikletentzako osagarriak ere aurkitu ahal izango dira: kaskoak, belaun-babesak, haizagailuak...

Materiala eraman nahi duenak, egunean bertan izango du horretarako aukera, 09:00etatik 10:30era. Horren ondotik hasiko da azoka (13:30ak arte). 

Gainontzean, bigarren eskuko azokak ohiko moduan funtzionatuko du. Postua jarri nahi dutenek, Nafar kaleko Berrerabilpen Zentroarekin jarri beharko dute harremanetan osteguna baino lehen.