Berriak
Atzealdea

Bizikleten konponketarako bi gune jarri ditu Udalak kalean

3

2022·07·19


Bizikleten konponketarako bi gune ezarri ditu Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailak. Bat, kiroldegiaren ondoan eta bestea, Urbieta kalean, oinezko bihurtutako eremuan. 

Hernaniko Udalak mugikortasun jasangarria eta jarduera fisikoa sustatzeko duen konpromisoaren isla da zerbitzu berri hau. 

Zutabe moduko bat da kiroldegiaren alboan jarritako gunea eta bertan bizikleta atontzeko oinarrizko tresnak daude herritarren eskura: bihurkina, tork eta allen giltzen sorta, giltza finkoa, giltza ingelesa, desmuntagarriak eta puzgailua. Bizikletetarako ez ezik, ume-kotxeen eta gurpildun aulkietarako ere balio dute erremintak. Gune honek ate bat du aurrealdean, eta irekitzeko eta barruan dauden erremintak erabiltzeko, txanpon bat bota behar da. Behin konponketa eginda, atea itxi eta txanpona berreskuratuko da; supermerkatuetan erosketa-orga erabiltzeko baliatzen den oso antzeko sistema da, finean.

Urbieta kalean, berriz, gurpilak puzteko gailua jarri da, eta zuzenean erabili ahal da, txanponen beharrik gabe.  

1 2 3