Berriak

Atzealdea Bizikleten mantenu eta konponketa tailerra izango da datorren larunbatean

Autokonponketa Tailerrean, dohainik

2024·07·02


Hernaniko Udalak ekainean martxan jarritako Autokonponketa Tailerrak bigarren ikastaroa antolatu du. Oraingo honetan, Club Ciclista Zikuñagako Ama elkartearekin elkarlanean, bizikleten konponketa eta mantenimentu tailerra izango da.

Datorren larunbatean, hilak 6, 10:30etik 12:00etara izango da. Tailerra dohainik da, baina aldez aurrertik izena eman beharko da parte hartzeko, tokia mugatua baita: konpondu@hernani.eus/688 67 59 64.

Ikastaroa Autokonponketa Tailerrean bertan izango da (Oleta kalea, 25).

Oharra: Ez da norberaren bizikleta eraman behar tailerrera.