Berriak
Atzealdea

Boleibolean jolasteko bi kantxa berri

Hernaniko Udalak, Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailaren bitartez, beste kirol instalazio batzuk jarri ditu herrian. Oraingoan, boleiboleko bi kantxa jarri dira Gabriel Zelaia eraikinaren inguruan.

2022·10·19


Aurtengo udan Ave Maria parkean prestatu zen beste boleibol kantxari gehitzen zaio instalazio hau, horrenbestez, eta aspalditik kirol-modalitate honi lotuta herrian hautemanda zegoen behar bati erantzun zaio.

Gune hau herritar guztientzat zabalik dago, eta, besteak beste, hartubolen aritzen direnek, nagusiek praktikatzen duten boleiboleko modalitatean aritzen direnek, hain zuzen, kiroldegitik kanpo jarduteko beste eremu bat erabili ahalko dute. Halaber, ekuaboleikoek kirol hori praktikatzeko leku ezin hobea ere izango dute.

Kirol instalazio ireki guztiekin eskatzen den moduan, boleiboleko hauekin ere gauza bera eskatzen du Udalak: guztiontzako instalazioak guztion artean behar bezala zaintzea.