Berriak
Atzealdea Bost ume sahararrek igaroko dute oporraldia Hernanin
2017·06·30
10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil horiek Hernanin daude ekainaren 24tik eta 25etik eta harrera egin diote udal ordezkariek gaur udaletxean.
Uda osoa dute aurretik. Hernaniko familiekin planak egiteko eta Udalak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzeko. Aurten ere Maialen Torres Lujanbio izango da haien begiralea eta 9:30etik 13:00etara Hernanin ezagutzeko eta bertako haurrekin jolasteko aukera izango dute.
Hernaniko Udalak 2003an egin zuen egitasmo honekin bat eta, orduz geroztik, urtero-urtero parte hartu du, saharar errefuxiatu kanpamendutik umeak ateratzeko programa bultzatuz .
Aurten bost ume Hernanira etorri dira, baino Udalak 7 umeren bidaiak ordaintzeko konpromisoa hartu zuen eta hola egiten du duela urte batzutik hona. Horretaz aparte ere udalekuak eskaintzen ditu uztailan eta abuztuan, ume hauek elkar gune bat izan dezaten.
Ume horien sorterrian, bizi-baldintzak ez dira egokienak, elikadura eskasia dute, osasun arretarik ez dute jasotzen, eta oporraldia gure artean igarotzeak onura handia ekartzen die.
Hemengo familiek elikadura anitzagoa emateko aukera dute eta osasun zerbitzuetan errebisioak egiten dizkiete eta, behar izanez gero, tratamendua jarri ere. Gainera, basamortuan udan jasaten dituzten tenperaturak 55 gradu gainditu dezake eta hemengo klima atsegina da haientzat.
Erreplikatzaileak (denak iazko familia berengana etorri dira)
- Leila, Abdi Embarek. 12 urte. Auserd
- Usama, Selma Mohamed Lamin. 12 urte. Aaiun
- Mohamed, Uadadi Mohamed-Moulud. 11 urte. Aaiun
Berriak: (bai familiak, bai umeak)
- Fatma, Mohamed-Moulu. 11 urte. Smara
- Nayat, Salma Bad. 10 urte. Smara



