Berriak
Atzealdea

Bozkaleku batzuk lekuz aldatu dira COVID-19aren osasun larrialdiaren eraginez

Datorren igandean, uztailaren 12an, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Horietan parte hartzera 15.798 hernaniar daude deituta. COVID-19aren eraginez, zenbait aldaketa izango dira mahaietan. Sekzioak ohikoak izango diren arren, kokapen batzuk aldatu dira jende pilaketak saihesteko helburuz. Herritarrei gomendatzen zaie, ohiko bozkalekura joan baino lehenago, egiaztatu dezaten aldaketarik egon den.

2020·07·08


Lehen eta 3. sekzioetan botoa eman behar dutenek, esaterako, mahai bana izango dute eta, ohiko legez Biteri kultur etxean izan beharrean, kiroldegian jarriko dira hautetsontziak.

4. sekzioan ere badira aldaketak: sekzio honi dagozkion bi mahaiak, Beterri eraikinean (Florida auzoan) izan ordez, Bidebieta ikastolan jarriko dira oraingoan.

14. eta 16. sekzioetan ere eragingo dute COVID-19aren aldaketek: haur eskolan bozkatzen zutenek igandean kiroldegira joan beharko dute.

INFO+ Udal webgunean hauteskundeen informazioa eskaintzen duen atal berezi bat dago. Bertan azaltzen dira bozkaleku guztien helbideak, kokapen geografikoa, bete behar diren osasun arauak...