Berriak

Atzealdea Charo Roman gogoratzeko ekitaldia, haren hilketa matxistaren 15. urteurrenean

Ostegunean, serigrafia tailerra eta lore-eskaintza egingo dira

2026·06·29


Uztailaren 3an, 15 urte beteko dira bikotekide ohiak Charo Roman hernaniarra erail zuenetik. Hilketa matxista hartan, Romanen alaba ere erasotu zue hiltzaileak eta haren aurrean hil zuen ama.

Urte hauetan, hainbat modutara oroitu izan dugu gertakari latz hura gure herrian. Roman hil zuten bankua morez margotuta egon ohi da eta plaza horri Azaroak 25 izena jarri zitzaion, besteak beste, emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapenerako toki bihur zedin. 

Aurten, Romanen hilketa matxistaren 15. urteurrenaren harira, oroimen ekitaldia antolatu du Udalak uztailaren 2an, osteguna. 

Lehenengo, serigrafia tailerra izango da telazko pankarta bat osatzeko (18:30). Gero, 20:30ean, oroimen ekitaldia izango da, lore-eskaintzarekin. Charo Romanen familiak ere parte hartuko du ekitaldian. Azaroaren 25 plazan egingo da ekitaldia (euriarekin, Kulturarteko Plaza Feministan).