Berriak
Atzealdea

COVID-19 dela eta, Hernaniko Udalak udal zerbitzuetan hartuko dituen neurriak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak jarraituta, Hernaniko Udalak udal zerbitzu batzuk utziko ditu bertan behera. Eraikinak itxi eta bertan egiten diren ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira bihartik aurrera (martxoaren 13tik aurrera). Momentuz, ezin da zehaztu noiz irekiko diren.

2020·03·12


BIHARTIK AURRERA ITXIKO DIRA:

-Udal kiroldegia
-Biteri kultur etxea eta Udal liburutegia
-Udal Musika Eskola
-Udal Euskaltegia
-Jubilatuen etxea (Goiz Eguzki)
-Plaza Feminista
-Gaztelekua
-ikasgela zerbitzua (Gabriel Zelaia zentroa)

IREKITA, murrizketekin: jende pilaketak saihestu nahian, bakarrik sartuko dira bulegora artatuak izango diren pertsonak. Besteek kanpoan edo korridorean gelditu beharko dute haren txandaren zain.
    • Herritarren Harrera Zerbitzua-hhz
    • Udaletxea
    • Udaltzaingoa
    • Gabriel Zelaia: Enplegu orientazio zerbitzua eta Iturola irekita mantentzen dira.

Udalak herriko elkarteei utzitako eraikin eta egoitzetan gomendatzen da jende pilaketak saihestea.