Berriak
Atzealdea
COVID-19 EGUNERAKETA: 15 kasu aktibo daude adinekoen egoiliarren artean
Adinekoen egoitzan 43 egoiliarrek eman dute positibo orain arte egin diren PCR probetan. Horietatik 11 daude egoitzan bertan eta ospitalean, ordea, 4 pertsona daude. 18 pertsona sendatu dira jadanik eta 10 hil dira. Langileei dagokienez, orotara, 23k eman dute positibo.
2020·09·28
Abuztuaren 31n lehen kasua antzeman zenetik etengabe ari dira PCR probak egiten, adinekoen egoitzan, bai egoiliarrei bai langileei. Horren helburua da COVID-19 kasuak ahalik eta lasterren antzematea pertsona horiek isolatu eta segurtasunez artatu ahal izateko eta gehiago zabaltzeko arriskua ahal den neurriak murrizteko.