Berriak

COVID-19aren zabalpenari aurre egiteko indarrean dauden neurri berriak

2021·01·11


COVID-19 dela eta, Eusko Jaurlaritzak plazaratutako dekretu berria, urtarrilaren 12koa. 

LABURPENA
1. Oro har, honako neurri hauek mantentzea:
    • Euskadiren itxiera perimetrala.
    • Gehienez 6 pertsonako taldeak.
    • Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
    • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
    • Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.
    • Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
    • Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.
    • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.

2. Prebentzio-neurri berriak hartzea:
    • Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.
    • 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.
    • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:
        ◦ Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.
        ◦ Taldeko kirol-jarduera etetea.

3. Neurri murriztaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:
    • Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.
    • Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.
    • Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.

Dekretua
Ohiko galderen erantzunak