Berriak

Atzealdea Covid ziurtagiria ez duten herritarrei jarduera fisikoarekin lotura duten ikastaroetan baja emateko eta kiroldegiko abonua behin-behinez eteteko aukera dute

Udal kiroldegian covid ziurtagiria eskatzen hasi da, atzo onartu zen dekretuak hala agintzen duenez. Zerbitzuaren baldintzak modu garrantzitsu batean aldatu direla iritzi dio Udalak, eta, hortaz, ziurtagiria ez duten erabiltzaileei irtenbideak eskainiko zaizkie.

2021·12·16


Hauek dira eskaintzen diren aukerak:

-Abonua dutenei dekretua indarrean dagoen bitartean abonuaren balio data etengo zaie (hala eskatzen badute), eta dekretuaren neurri hori -ziurtagiriaren exijentzia- bertan behera gelditzen denean, etenaldiaren denbora berean luzatuko zaie abonuaren balio-data.

-Ikastaroen erabiltzaileei: ikastaroan baja emateko aukera izango dute eta ordaindutakoaren zati proportzionala itzuliko zaie. Multzo honetan Biterin eskaintzen diren ikastaro batzuk ere sartzen dira, jarudera fisikoarekin lotura dutenak, hain zuzen, esaterako, yoga, tai-chi eta dantza

-Kultur ikuskizunei dagokioenez, sarrerak erosita dituzten herritarrei sarrera itzuliko zaie hala eskatuz gero.

Kasu guztietan, herritarrak berak eskabidea egin beharko du dagokion lekuan. Neurri hauek baliogarriak dira dekretua indarrean sartu aurretik erositako sarrerekin, egindako abonuekin eta izen emandako ikastaroekin.