Berriak
Atzealdea

Hasi dira egiten ur kontagailuen irakurketak

Kontagailua irakurtzeko etxeetara sartzea ezinbestekoa den kasuetan, abonatuak berak eman ahal dio irakurketaren berri Udalari, urtarrilaren 30a baino lehenago. Irakurketa egiten ez bada, kontsumoaren estimazioa egingo du Udalak.

2021·01·11


2020 urteko hirugarren eta azken lauhilekoaren ur kontagailuen irakurketak hasi dira egiten udal langileak. Kontagailu batzuk atarietan daude eta horiekin ez dago arazorik. Beste batzuk, etxe barruan egonda ere, irrati bidezko seinalea igortzen dute eta horrela irakur daitezke. Dena dela, beste irakurgailu batzuk etxe barruan daude eta lekuan bertan irakurri behar dira ezinbestean. COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, eta bai herritarrak bai udal langileak babesteko helburuz, irakurketa horiek ezin dira ohiko moduan egin eta, beraz, aurreko bi lauhilabetekoan egin den bezala, honako irtenbide hauek proposatzen ditu Udalak.

Hiru modu daude herritarrek Udalari irakurketaren berri emateko:
        ◦ Telefonoz: 943 330 805 telefonora deitu eta abonatuaren izena, helbidea eta irakurketa ematea. Grabagailu bat da eta mezuak gordetzen ditu.
        ◦ E-postaz: zerbitzupublikoak@hernani.eus helbidera beren izena, helbidea eta irakurketa bidaltzea.
        ◦ Aurrez aurre: Florida 100eko pabilioira irakurketa inprimakia ekartzea eta horretarako dagoen postontzian sartzea.
          
Ohi bezala, irakurketa bat egitea ezinezkoa izan denean, udal langileek postontzietan utziko dute inprimaki bat. Dokumentu horretan irakurketak emateko telefonoa azaltzen da.

Urtarrilaren 30erako irakurketa jakinarazten ez duen abonatuari aurreko kontsumoetan oinarriturik estimazio bat egingo da eta hori fakturatuko zaie. Irakurketa erreala egiten denean, doituko da kontsumoaren fakturazioa.