Berriak

Atzealdea Datozen jai egunengatik, aldaketak udal zerbitzuen ordutegian

Kiroldegia goizez irekiko da jai egunetan

2026·03·26


Datozen asteetako jai egunak tarteko, hainbat aldaketa izango dira udal zerbitzuetan. Herritarren Harrera Zerbitzua (HHZ) itxita egongo da apirilaren 2tik 6ra, baina gainerako egunetan ohiko ordutegian emango du zerbitzua (arratsaldez ere bai).

Udal kiroldegiak ere ohiko ordutegia izango du, baina jai egunetan goizez bakarrik egongo da zabalik (08:30-13:30). Hala ere, ikastarorik ez da izango datozen bi asteetan. 

Kulturarteko Plaza Feministak goizeko ordutegia izango du martxoaren 30etik apirilaren 13ra (09:30-14:00). Jai egunetan, hala ere, itxita egongo da, baita hilaren 11n, larunbata, ere. 

Udal euskaltegian eta Hernani Musika Eskola publikoan ez da eskolarik izango hurrengo bi asteetan. Hala ere, euskaltegiko bulegoa irekita egongo da -jai egunetan izan ezik-. Bulegoko ordutegia 08:00-15:00 izango da.