Berriak

Datozen urteetarako Euskara Plana aurkeztuko du Udalak ostegunean

Hernanin euskararen normalizazioan jarraituko duen norabidea biltzen du planak

2023·11·17


Datorren ostegunean, hilak 23, Hernaniko 2023-2027 Euskara Planaren aurkezpen irekia egingo du Udalak (18:30ean, Biteri Kultur Etxean). Planaren helburua Hernanin datozen urteetan euskararen normalizazio bidean Euskara Zerbitzuak jarraituko duen norabidea zehaztea da, eta horren hartzailea Hernaniko herria bera denez, herritarrei planaren nondik norakoak azalduko dizkie Udalak.
 
2021ean Udaleko Euskara Zerbitzuak “Hernanin euskararen normalizazioara bidean aurrera egiteko ideiak lantzeko” hasitako gogoeta prozesuaren eta herriko hainbat eragilerekin egindako elkarlanaren emaitza da datorren ostegunean aurkeztuko den Euskara Plana. 
 
Irudia: Freepik