Berriak
Atzealdea Dementziari buruzko hitzaldia emango du Jose Marti neurologoak
2025·12·11
Datorren asteartean, hilak 16, dementziari buruzko hitzaldia izango da Biteri kultur etxean (18:00), udaleko Adinekoen sailak antolatuta. Hitzaldia espainieraz izango da.
Dementziak: Ulertu, aurrea hartu eta zaindu hizpide hartuta, Jose Marti Masso, EHUko Neurologiako katedradun emeritua ariko da hizlari. "Esaten dugu pertsona batek dementzia duela memoria edo beste gaitasun kognitibo batzuk galdu dituenean, eta horrek eragotzi dionean bizitza normala izatea".
"Dementzia duen paziente batek zein arazo dituen ulertzea garrantzitsua da tratu egokia emateko", azaldu du neurologoak. "Dementzia ez da gaixotasun bat, gaixotasun askoren emaitza baizik, gehienak neurodegeneratiboak eta gaixoen herenak, bizi ohitura egoki batzuen bidez prebenitu ahal izango luke".
Hitzaldiaren aurretik, Goiz Eguzki abesbatzaren emanaldia izango da.


