Hernaniko autonomoentzako eta enpresa txikientzako 525.000 euroko dirulaguntzak atera ditu Udalak
2020·06·01
ONURADUNAK: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak. Baldin eta, ezarritako baldintzak betez, beren jarduera geldituta edo fakturazioa murriztuta badute, COVID-19ko krisiak sortutako neurrien ondorioz.
BATERAEZINTASUNAK: Deialdi honetan ezin izango dira aurkeztu eskabidea aurkeztu duten edo aurkeztuko duten mikroenpresetan bazkide diren edo parte hartzen duten norberaren konturako langile autonomoak, eta alderantziz.
Era berean, ezin izango dute eskaerarik aurkeztu Lanbidek edo beste Erakunderen batek kontzeptu bererako eman badie laguntza.
KOPURUA: 525.000 €.
ESKAERAK AURKEZTEKO PROZEDURA: eskaerak legezko ordezkariak edo eskatzaileak aurkeztu beharko ditu, Udalak egindako eskabide ofizialaren ereduan.
Eskabideak aurkeztu ahal izango dira:
- Modu telematikoan Hernaniko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.
- Modu presentzialean Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) aurretik hitzordua hartuta (tel: 943 33 70 00). COVID-19 egoera dela eta, modu honetan ezingo balitz jendaurreko arreta bermatu, eskaerak aurkezteko helbide elektroniko bat jarriko litzateke.
EPEA: ekainaren 1etik irailaren 30 arte.
INFORMAZIOA: udalaren web orrian http://www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak
Eta Herritarren Harrera Zerbitzuan (hhz) edota ondorengo telefonoetara deituta: 943 33 70 35 eta 943 33 70 28.