Agenda
Atzealdea

DOKUMENTALA: Aztarnak

17:00etan, Biteri kultur etxean. Ondoren, Julene Armendarizekin (pedagogo perinatala) eta Estitxu Fernandezekin (psikologo perinatala) solasaldia.
26 URR

Gure bizitzaren lehen urteek, gogoratzen ez ditugunek, aztarna sakonak uzten dizkigute. Baina betirako ote dira aztarna horiek? Ala eraldatuz doaz? AZTARNAK dokumentala memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana, Maru Solorosek idatzi eta zuzendutakoa.

Hernaniko Udaleko Hezkuntza Sailak dokumentala ikustera eta ondoren Julene Armendarizekin (pedagogo perinatala) eta Estitxu Fernandezekin (psikologo perinatala) egingo den solasaldira gonbidatu nahi zaitu, urriaren 26an 17:00etan Biteri Kultur Etxeko Areto Nagusian.