Berriak
Atzealdea

Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK)-ren aurkezpena ostegunean

19.00ean Biterin, Energia Berriztagarrien Komunitateen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta hernaniar orori Hernaniko EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egingo zaio.

2021·04·26


Komunitateak helburu izango ditu eraginkortasun neurriei esker energia aurrezkia lortzea, energiaren inguruko formakuntza, informazioa eta aholkularitza zerbitzuak bideratzea, eta baita energia berriztagarri proiektuak sustatzea ere.  

Trantsizio energetikoaren testuinguruan, hernaniaren ahalduntze eta ekintza bideratzeko gaitasuna izango du komunitateak, eta burujabetza energetikoaren bidea jorratuko du.

Hernaniko Udala eta herriko zenbait kolektibo, elkarlanean, Hernaniko EBKren aurrelanketa egiten  aritu dira. Interesa duten guztiei parte hartzeko deialdia egiten zaie orain, datozen hilabeteetan proiektua zehaztu eta Hernaniko EBK sortzeko asmoz. Erabilgarri dago jada harremanetarako emaila, adibidez informazioa eskatu edo prozesuan izena emateko (info@ebkhernani.eus).

Ostegunekoa energiaren inguruan antolatutako bigarren aurkezpena izango da, apirilaren 15eko  Iñaki Bárcena EHUko Gizarte eta Politika Zientzietan doktorea eta ekologismoan aktibista historikoaren hitzaldiaren ondoren. Ekopol taldeko ikerlariak trantsizio energetikoari buruz jardun zuen. Hemen hitzaldiaren bideoa: