Agenda
Atzealdea
EDERTASUN KANONAK. Ihes egin al dezakegu beren eraginetik? hitzaldia
Gazteei zuzendutako doako hitzaldia. Gazteria Bulegoan, Aristizabal kalea 7 behean.
Otsailaren 23an arratsaldeko 19:00etan. Hizlaria: Laura Galar Perez de Onraita
23
OTS
EDERTASUN KANONAK. Ihes egin al dezakegu beren eraginetik? HITZALDIA
- Trebatzailea: Laura Galar Perez de Onraita
- Norentzat: gazteentzat
- Data: Otsailak 23
- Lekua: Aristizabal kalea, 7 behea
- Ordua: 19:00
- Hizkuntza: Euskaraz
- Plazak mugatuak dira, beraz, aldez aurretik izena eman: https://labur.eus/hitzaldiaedertasun
- Informazio gehiago: 943 337041 edo gazteria@hernani.eus
TREBAgazteak programaren agenda jarraitzeko lotura:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak
Helburu orokorra:
Edertasun-kanonek inoiz baino eragin handiagoa dute gure bizimoduan eta, beraz, beharrezkoa da horiei buruzko hausnarketa sustatzea. Hitzaldi honetan edertasun-kanonei buruzko hausnarketa egingo da, historian zehar izan duten ibilbidea aztertuko da, eta gure bizitzan sortzen dituzten eragin eta kalteak ikusiko ditugu: lodifobia, antsietatea eta elikadura-arazoak, besteak beste.
Helburuak:
- Gazteen auto-estimua eta onarpen pertsonala indartzea, gizarteak ezarritako edertasun kanonak ikuspegi kritikoarekin begiratuz
- Edertasun-kanonei buruzko hausnarketa bideratzea
- Norberaren auto-estimua indartzea
- Gazteen artean lodifobia jarrerak deseraikitzea
- Erreferente positiboak identifikatu eta auto-zaintzarako baliabideak ezagutzea
Landuko diren eduki eta gaitasunak:
- Edertasun-kanonak, zeintzuk dira gaur egun modan daudenak?
- Edertasun-kanonen ibilbide laburra urteetan zehar, eta une historiko zehatzekin izan duten harremana (aldaketak maskulinitate- eta feminitate-ereduetan, balio sozialak, etab.), maila praktikoan eta errealitatera ekarrita.
- Edertasun-kanonek gure egunerokoan dituzten ondorioak: elikadura-jokabidearen nahasmenduak, antsietatea, autoestimu baxua, etab..
- Publizitatea eta sare sozialak edertasun-kanonen kopiaketan.
- Edertasun-kanonak eta gordofobia: desberdintasunak eta antzekotasunak. Presio estetikoaren adibideak sare sozialetan.
- Gure egunerokotasunean kontsumitzen dugun edukiaren autoanalisi laburra.
- Autozainketako tipak.
- Erreferente positiboen proposamenak sare sozialetako aplikazioetan eta autozainketarako app-etan.
Metodologia:
Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.