Berriak

Atzealdea Egoera onean dauden altzariei bigarren biziztza emateko aukera, trukehernani.eus-en

Altzari bilketa zerbitzua aldez aurretik eskatu behar da

2025·02·04


Hernaniko Udalak altzarien etxez etxeko doako bilketa zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hau erabiltzeko, hala ere, derrigorrezkoa da aldez aurretik eskaera egitea. Horretarako, 943 33 70 00 telefonora deitu behar da (astelehenetik ostiralera 08:00-14:00 eta, astearte eta ostegunetan 18:30ak arte).

Altzari bilketak egoera onean dauden altzari asko jasotzen direla kontuan izanik, egoera onean dauden altzariei bigarren bizitza ematera animatu nahi ditu Udalak herritarrak.

Horretarako, trukehernani.eus webgunea erabili eta bertan eskaini daitezke. Hernaniko garbigunean ere biltzen dituzte altzariak.