Berriak
Atzealdea

Ekhi tokiko monetaren erabilera sustatzeko hobari kanpaina abian dago

Bihartik eta azaroaren 15era (edo kreditua agortu arte) hobari kanpaina bat abiatuko du Udalak eta horretarako 30.000 euroko aurrekontua bideratuko du. Helburua da Ekhilur sistemaren erabilera Hernanin sustatzea eta herritar zein saltoki eta enpresei sistema ezagutzeko aukera erraztea. Gaur kanpainaren aurkezpena egin dute udal ordezkariek, merkatariek eta Ekhilur sistemaren ordezkariek.

2022·09·14


Xabier Lertxundi alkateak eta Patxi Ibarguren Tokiko garapen, Merkataritza eta Turismo arloetako zinegotziak azaldu dituzte gaur ekhien erabilera sustatze aldera Udalak antolatu duen hobari kanpainaren nondik norakoak. Bertan izan dira Berriak elkarteko Mertxe Jimenez eta Ekhilurren parte hartzen ari diren zenbait merkatari. Alex Lopez Ekhilur kooperatibako ordezkariak aplikazioaren inguruko azalpenak eman ditu.

Ekhilurren izena ematen duen herritar bakoitzak sisteman egiten duen lehen 50 euroko errekargari 20 euroko ekhi kopurua gehituko dio Udalak. Horrez gain, ekhitan egiten diren erosketa guztiei %10eko hobaria ere gehituko dio. Kanpaina kreditua agortu arte luzatuko da, gehienez 2 hilabetez.

Gainera, lehen urtean erabiltzaile guztiak abalatuko ditu Udalak. Ez da ez bazkidetze koutarik ez mantentze gasturik ordaindu beharko.

Herriko 60 bat establezimenduk eman dute izena. Hala ere, izen-ematea irekita dago.

Herritarra naiz. Nola eman dezaket izena?

1. App-a deskargatu

2. Erabiltzailea sortu

3. Dokumentazioa igo eta kontua aktibatu

4. Ekhiluren webgunean 50€ kargatu zure kreditu txartela erabiliz

Izena emateko laguntza eta informazio gehiago

Ekhilur bulegoa
Kale nagusia 50

Irailean (astelehenetik ostiralera)
11:00-14:00
15:00-19:00

Ohiko ordutegia
astelehenetik ostiralera
9:30-13:00

- Giltzatakoa eskatzeko aukera eta bidea ere bulego honetan.

Eskuorria

Merkatarien zerrenda