Berriak

Atzealdea Elizatxo 60-66 eremuaren berrurbanizazioa aurrera doa

1.275.000 €ko inbertsioa egingo da, irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko

2026·07·29


Elizatxo 60-66ko etxebizitzen ingurua berrurbanizatzeko lanak martxan daude. Eremuaren biziberritze osoa ekarriko dute lan hauek eta auzoko irisgarritasuna eta mugikortasuna nabarmen hobetzea dute helburu lanek.

Zehazki, zerbitzu-azpiegiturak berritu; auzoari irisgarritasun unibertsala eman; zoladura berritu; GI-2132 errepidean abiadura murriztu eta auzoko sarrera-irteerak hobetzea da helburua.

Gaur egun, auzoko espaloi estuek ez dituzte indarrean dauden irisgarritasun-baldintzak betetzen. Lan hauei esker, oinezkoentzako espazio zabalago eta atseginagoa sortuko da eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasun Legea beteko da. 

Maiatzean hasi ziren lanak eta, momentuz, aurreikusitako erritmoan ari dira gauzatzen. Lanek 10 hilabeteko iraupena dute printzipioz, beraz, datorren udaberrirako bukatzea aurreikusten da. 

Udala auzoak biziberritzeko egiten ari den estrategiaren barruan kokatzen dira Elizatxo 60-66 eremuan egiten ari diren lan hauek. Zehazki, 1.275.985,76 € inbertituko ditu Udalak berrurbanizazio lan hauetan.