Berriak

Atzealdea Elizatxo auzoko mugikortasuna hobetzeko lanak hasiko dira

Ekainaren 29tik aurrera, bi astez trafikoa semaforo bidez erregulatuko da

2026·06·25


Datorren astelehenean, ekainaren 29an, Elizatxo auzoko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira.

Lan garrantzitsuenak mugikortasunaren arloan egingo dira: margoketa lanak egingo dira baterako existentzia guneak sortzeko eta Elizatxo ikastolaren parean, auzora doan errepidean, espaloia egingo da. Horrez gain, eusteko horma bat ere eraikiko da.

Horrez gain, hiri-altzari berriak ere jarriko dira auzoan (jardinerak, bankuak...).

Lehenengo bi asteetan, ekainaren 29ko eta uztailaren 6ko asteetan, lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte auzoko trafikoaren antolaketan. Izan ere, Elizatxo kaleak bi norabidetakoa izaten jarraituko du, baina semaforo bidez antolatuko da trafikoa (lanean ari diren ordutegian). 

Guztira, lanek sei asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. 

Udalak 183.798,83 €ko inbertsioa egingo du lan hauetan.