Berriak
Atzealdea Elizatxo Ikastolak "Euronet festa" ospatu du
2019·06·19
Euronet 50/50 udal programan parte hartu du Elizatxo Ikastolak. 2018-2019ko ikasturtean aritu dira Ingurumen taldeko ikasle eta irakasleak energia modu jasangarrian eta arduratsuan erabiltzen.
Ilusio handiz lan egin dute hilabeteotan eta praktika onak landu dituzte. Horretaz gain, ikastetxearen azpiegituretan zenbait behar ere identifikatu dituzte. Datorren ikasturtean ere programarekin jarraituko dute.
Egindako lanaren emaitza ospatzeko energiarekin lotutako jolasak antolatu dituzte gaurko goiz osoan. LHko ikasle guztiok eta irakasleek parte hartu dute.
Argazki guztiak Udaleko Facebook orrialdean ikus daitezke


